Con la tecnología de Blogger.

Popular Posts

Colaboradores

RSS

ADAR MAGIKOA

                        ADAR MAGIKOA

Duela urte asko Irati basoko txabola batean familia txiki bat bizi zen;ama,aita eta bi anai.
Anaiak Eneko eta Adur izena zuten.Oso gaiztoak ziren.

Eneko eta Adur beti basora joaten ziren janaria bilatzera eta horretaz gain animaliak jotzera.Egun batean adar bat aurkitu zuten zuhaitz baten ondoan eta adarrarekin jolasten hasi ziren.
Bat-batean adarra dardarka hasi zen eta Enekok esan zuen beldurtuta:

-Zer da hau?

Orduan adarretik sagar asko atera ziren.Anaiak harrituta gelditu ziren eta beraien gurasoei kontatzera joan ziren.

Gurasoak ere harritutak gelditu ziren.Orduan,beti jateko sagarra zituzten janariak jaten zituzten:
sagar tartak,sagarrak karameluarekin...

Hiru aste pasa ondoren Eneko nazkatuta zegoen beti sagarra zituzten gauzak jateaz,orduan adarra puskatu zuen eta adarratik iratxo bat atera zen.
Orduan iratxoak esan zuen:

-Nire etxea puskatu egin duzue.Orain beste etxe bat egin beharko duzue,burdinezkoa izan behar da edo bestela nire magiarekin zuen etxea itxiko dut betirako eta horrela gosez hilko zarete.

Eneko,Adur eta bere gurasoak lanean aritu ziren gau osoa.Hurrengo egunean bukatu zuten.

Eneko eta Adurrek iratxoa eta iratxoaren etxe basora bueltatu zuten.Eta beti Eneko eta Adur basora joaten zirenean janariaren bila,ere joaten ziren iratxoari bisita bat egitera. 

                                VOLDEMORT


  • Digg
  • Del.icio.us
  • StumbleUpon
  • Reddit
  • RSS

0 comentarios:

Publicar un comentario